Heldu dira Galdakaoko jaiak!
Hauxe da Aretxondo jatetxean Galdakaoko Santakurtzetarako prestatu dugun menu berezia. Egunotan mahaian ere gozatu nahi baduzu, egin erreserba albait arinen. Ez galdu aukera.
Santakurtzetako menua
Janaurrekoa: Amamaren etxeko kroketak
Tomate-laminak atun marinatuarekin eta burrata gaztarekin
Itsaski-krema muskuiluekin eta otarrainxkekin
Bakailaoa 2 eratara: pil-pilean eta Bizkaiko erara
Txahal-masaia ardo beltzaren zukuarekin
Arroz-esne torrada pasio-frutazko izozkiarekin
Solabal 2015
Kafea
42,90 € (BEZ barne)
Une ezin hobea da lagunekin batzeko eta gure platerak dastatzeko. Espero dugu zure gustukoak izatea. Ondo pasa!