Heldu da urteroko esperientzia gastronomikoa blogariekin!
Aurten ere, heldu da Andra Mari, Aizian, Aretxondo eta San Mames Jatetxea jatetxeek osatutako Gure Sukalkintza taldeak antolatutako eta blogariekin egingo den esperientzia gastronomikoaz gozatzeko mementoa.
Laugarren edizioa dugu, eta San Mames Jatetxea duela gutxi ireki dutenez, edizio berezia prestatu nahi izan dugu jatetxe berriari ongi etorria egiteko. Horretarako, esperientzia gastronomikoak oso gustuko dituzten gure inguruko hamar bat blogari gonbidatu ditugu.
Lehenengo ediziotik aurrera egin dugun bezala, blogariek ez dakite zerekin gozatu ahalko duten. Eta ez dute jakingo mementoa heldu arte. Ostegun honetan, otsailaren 9an, 20:30ean bilduko dira blogari guztiak mahai baten inguruan, eta espero dugu prestatu duguna gustuko izatea eta asko gozatzea. Baina oraindik zer edo zer jakinarazi behar dugu. Nork parte hartuko du San Mames Jatetxeko esperientzia gastronomiko berri honetan? Aste honetan aurkeztuko dugu.
Ez ahaztu! Ostegun honetan, 20:30etik aurrera, ez galdu San Mames Jatetxean blogariekin egingo dugun esperientzia gastronomikoa. Ekitaldian gertatzen den guztia kontatuko dizuegu sare sozialetan.