Berria: Masterclass berria Aizianen

Berria: Masterclass berria Aizianen

Ikasi Aizianen errezetak prestatzen Josemi Olazabalagarekin

Udako oporrak bukatzearekin eta iraila iristearekin batera proiektu berriei indarrez ekiteko mementoa da. Eta Gure Sukalkintza taldeak horixe egingo du. Denboraldi hau beste batzuetan ere egin dugun jarduera batekin hasiko dugu. Masterclass berria proposatzen dizugu Aizian jatetxean, bertako sukaldeko burua den Josemi Olazabalagaren eskutik.

Josemi Olazabalaga Jefe cocina Aizian

Bilboko Aizian jatetxearen masterclass berri hau irailaren 14an (osteguna) egingo da, 17:00etatik 19:30era. Aizianen kartako plater hauek nola prestatzen diren ikusi eta ikasi ahalko duzu:

● Tomateak testuretan, gazitutako antxoa moussearen eta olibazko lurraren gainean 

● Sardina solomoa, txingarretan erretako olio gelaren, ozpinetako tipula morearen, baratxuri beltzaren eta hezur kurruskarien gainean

● Legatza tenperatura baxuan hezurren pil-pilarekin eta triku emultsioarekin

● Orein solomo odoldua, erremolatxa bizkotxoa eta errefau txiki errea

● Dastatzeko gaztak zenbait testuratan, intxaurrezko crumblearen gainean

Eta prestatu ondoren, plater guztiak dastatuko dituzu. 

Legatza tenperatura baxuan hezurren pil-pilarekin eta triku emultsioarekin.

Masterclass-ean plater bakoitza prestatzeko urratsak eta prozesuak ikusiko dituzu, eta Josemi Olazabalagak sukaldaritzaren arloko bere sekretu guztiak azalduko dizkizu. Eta zalantzarik baduzu, jakin behar duzun guztia galdetzeko mementoa izango da.

Tomates en texturas sobre mousse de anchoas en salazón y tierra de olivas del restaurante Aizian Bilbao

Tomateak testuretan, gazitutako antxoa moussearen eta olibazko lurraren gainean

Ez ahaztu:

Ekitaldia: Masteclass-a Josemi Olazabalagarekin.

Lekua: Aizian jatetxea, Lehendakari Leizaola 29, Bilbo (Hotel Meliá Bilbao)

Eguna: irailaren 14a, osteguna

Ordua: 17:00etatik 19:30era

● Prezioa: 50 € pertsonako

Josemi Olazabalagarekin eta bere sukaldearekin arratsalde atsegingarria igaro nahi baduzu, egin erreserba lehenbailehen 94 428 00 39 telefonoan. Plaza mugatuak!

Deja una respuesta

Partekatu / Comparte

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies