Ikasi Aizian eta Aretxondo jatetxeen errezetak prestatzen!
Gure Sukalkintzak esperientzia gastronomiko berria eskaintzen dizu martxorako. Oso masterclass berezia prestatu dugu Aizian eta Aretxondo jatetxeetako platerekin.
Arratsalde dibertigarri eta zaporetsua igarotzea gustatuko litzaizuke Galdakaoko Aretxondo jatetxean? Adi martxoaren 1eko (osteguna) gure planari! Lehenik eta behin, behar bezalako harrera egingo dizugu Aretxondon, txakolin batekin. Ondoren, baserria bisitatuko duzu haren sekretu batzuk ezagutzeko, eta, horren ostean, lanean hasiko gara.
Aizian eta Aretxondo jatetxeetako lantaldeek zure aurrean haien kartako primerako 4 errezeta nola prestatzen dituzten ikusi ahalko duzu. Zalantza guztiak argitzeko eta gure sukaldariei nahi duzun guztia galdetzeko unea izango da. Eta zein errezeta izango dira?
● Bieira errea kuia konfituraren, zamburiña tartarraren, ziazerba kurruskariaren eta tomate hautsaren gainean (Aretxondo)
● Azafraizko arroz krematsua, begi-handi tallarinekin eta gorringo epelarekin (Aretxondo)
● Tomateak testuratan antxoen eta oliba beltzen gainean (Aizian)
● Hainbat testurako gazten dastaketa, intxaur crumblearen gainean (Aizian)
Baina hori ez da dena! Gure sukaldariekin batera janaria prestatzea gustatuko litzaizuke? Gogoa baduzu, mantala jartzen eta platerak prestatzen laguntzen utziko dizugu. Gustatuko litzaizuke?
Jakina, prestatuko diren errezeta bakoitzaren errazio bat dastatu ahalko duzu. Eta beste sorpresaren bat dagoela badiotsugu? Ba, bai! Baina hori Aretxondoko masterclassean parte hartzen dutenentzat soilik izango da. Ez bazara inoiz gure jardueretan egon, hemen ikus dezakezu nolakoa izan zen Aizianen egin genuen azken masterclassa.
Eta hemen Aretxondon egindako beste jarduera batzuk ikus ditzakezu:
● Masterclassa Aretxondo jatetxean
● Masterclassa blogariekin Aretxondo jatetxean
● Masterclassa ContentTour ekitaldirako Aretxondo jatetxean
Ez ahaztu! Martxoaren 1ean hitzordua duzu gurekin Aizian eta Aretxondo jatetxeen errezetez eta askoz gauza gehiagoz gozatzeko. PLAZA MUGATUAK!
▶︎ Eguna: osteguna, martxoak 1
▶︎ Ordua: 17:30etatik 19:30etara (puntualtasuna eskatzen da)
▶︎ Lekua: Aretxondo jatetxea, Elexalde 20, Galdakao
► Prezioa: 50 € pertsonako (BEZa barne)
▶︎ Erreserbak: 94 456 76 71 (Aretxondo)
Egin erreserba 94 456 76 71 telefonoan!
Oharra: Erreserba egitean, ez ahaztu elikagairen batek eragindako alergiarik edo intolerantziarik duzun esatea.