San Mames Jatetxearen ardoen karta 2017ko Espainiako IWC sarien finalean dago
Gaur, 2017ko irailaren 13an, Gure Sukalkintza eta bereiziki San Mames Jatetxea osatzen dugun guztiontzat pozgarria den albistea partekatu nahi dugu zuekin. Atzo jakinarazi ziguten San Mames Jatetxea hautatu zutela International Wine Challenge Merchant Awards Spain 2017 sarien finalerako, Ardoen Karta Onenaren kategorian, Mugaritz eta La Terraza del Casino jatetxeekin batera.
Oso harro gaude eta uste dugu horrela San Mames Jatetxean egunero egiten dugun lana eta ahalegina aitortu digutela. Gure helburua beti da benetako esperientzia gastronomikoa eskaintzea, zentzu guztietan, eta ardoa horren funtsezko partea da. Antonio Casaresek, San Mames Jatetxearen zuzendari gastronomiko eta sommelier adituak, mundu osoko zenbait eremu klimatologikotan ardaztutako ardoen karta oso eta aparta egin du. Gure ardoen karta ezagutzeko gonbita egiten dizuegu.
Antonio Casares. Fernando Gomezek egindako argazkia, El Correo.
Urriaren 16an sariaren irabazleak jakinaraziko dira Madrileko Alhajas jauregian egingo den afarian. Aitaren egin dezagun! Ekitaldiaren afarian eskainiko den menua Ramón Freixak egingo du, 2 Michelin izar dituen chefak. Ekitaldira joan nahi baduzu, web-orri honetan eskuratu dezakezu sarrera: www.iwcmerchantawards.es.
Iturria: IWC MERCHANT AWARDS SPAIN